Koronabirusa

Ostiralean egitekoa zuen entsegu orokorra atzeratu du Aralar Musika Eskolak

Amezti.eus 2020ko mar. 12a, 13:25

Aralar Musika Eskolak abesbatza kontzertua eginen du martxoaren 28an, eta gure eskualdeko ikasleak ere egonen dira kontzertuan. Bihar, ostiralarekin, zuten entsegu orokorra egiteko asmoa Lekunberrin, baina atzeratzea erabaki dutela jakinarazi digute.

Koronabirusaren hedapena ekiditeko Gobernuaren gomendioei jarraituz, entsegu orokorra atzeratzea erabaki dute musika eskolako arduradunek. Martxoaren 27ra aldatu dute entsegua, baina ikusi beharko da hurrengo egunetan birusak Nafarroan duen eboluzioaren arabera entsegu datarekin eta kontzertuarekin aurrera jarraitzen duten.