Egun Ero: martxoak 10

Amezti.eus 2020ko mar. 10a, 12:24

Maddi Bracok La Unica Rugby taldeko nesken azken partiduaren kronika egin digu gaurko irratsaioko albistegian. Kolaborazioaren tartean, Xorroxin Irratiko Julen Zelaietarekin egin dugu bat, hango berriak ezagutzeko. Azkenik, larunbat honetan Bardoetako finalaurrekoan arituko den eta Imozko sustraiak dituen Sahats Aleman elkarrizketatu dugu. Barañaingo Hego Haizea taldekoekin arituko da bertsotan.

Erabilitako musikak:

-Mugaldekoak - Lanaren kantua

-Gu ta Gutarrak - Nekatu zarenean

-Zea Mays - Morphina

-Cyndi Lauper - Girls just want to have fun