Egun Ero: martxoak 4

Amezti.eus 2020ko mar. 4a, 11:48

Udalerrietako berriemaileen kolaborazioak izan ditugu gaurko irratsaioan: Lanzko ihauterietaz aritu gara Luis Mariñelarekin, eta Marxoaren 8aren bueltako ekimenez eta Bardoen saioaz Basaburuko Arantxa Agirreurretarekin. Saioaren bigarren zatian, berriz, Tokikom tokiko hedabideen ekimeneko Joxe Rojas elkarrizketatu dugu, hedabide txiki hauek azken urtean izan duten kontsumo gorakada dela eta.

Erabilitako musikak:

-Verde Prato - Neskaren kanta

-Audience - Egunsentia Habanan

-Kuartz - Xutik Hilak

-DJ Makala eta Korrontzi - Sitzes