Gartzarongo XXXV. pilota txapelketa

Gartzarongo pilota txapelketako finala, larunbatean

Amezti.eus 2019ko aza. 15a, 10:29

Bihar, azaroaren 16an, bukatuko da uztailaren 20an hasi zen txapelketaren XXXV. edizioa. Aurten gainera, internet bidez ikusteko aukera izanen da.

Frontoira hurbiltzeko aukera ez dutenendako, hurrengo esteka honetan ikusten ahal dute streaming edo internet bidez, zuzenean:

https://www.youtube.com/watch?v=IhncpKyIRyM&feature=youtu.be

60. hamarkadan sortu zen Gartzarongo pilota txapelketa, herriz herri ibiltzen zen postariak antolatua. Hamarkada batez egin zen eten zen arte. 1985ean, Toki Alai Elkartearen sorrerarekin, berreskuratu zuten herritar batzuk. Haien artean, Jexux Jaunarena, txapelketarengatik Nafarroako Gobernuko zilarrezko domina eskuratu berri duen Mikel Jaunarena 'Zepelo' eta Miguel Legarra. 

Aurten 263 bikotek eman dute izena, inoiz baino gehiagok. Bada, bihar bukatuko da txapelketa, eta hurrengo uztailerarte itxaron beharko da hurrengorarte.