Pilotaren sustapenean egindako lanagatik saritu dute Mikel Jaunarena ‘Zepelo’

Amezti.eus 2019ko aza. 15a, 09:53

Kirolaren sustapenean diharduten pertsonei aitortza egiteko eta kirol ezberdinen promozio eta antolakuntzan dabiltzanak saritzeko zilarrezko dominak banatzen ditu urtero Nafarroako Gobernuak.

Azaroaren 13an onartu zuen Gobernuak zilarrezko dominen banaketa, eta beste hainbaten artean Gartzarongo Mikel Jaunarena ‘Zepelo’ saritu dute.

Basaburuko bailara osoan pilota bultzatzeko egin duen lana saritu nahi izan diote Zepelori, eta baita 1987. urteaz geroztik Gartzarongo Pilota txapelketa entzutetsua antolatzen egindako lana ere. Esan Erran irratitik ere zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiogu gure kolaboratzaile Zepelori!