Egun Ero: azaroak 12

Amezti.eus 2019ko aza. 12a, 11:49

La Unica rugby taldeko nesken azken partidaren kronika egin digu gaurko saioaren hasieran Noelia Telletxeak. Ondoren, Basaburuko Bilgune Feministako Aiora Epelderekin hitz egin dugu igandean botako duten 'Motxila ikusezina' dokumentalaren inguruan. Eta azkenik, Basadin adinduen taldeko Benito Alberroren hileroko kolaborazioa izan dugu.

Erabilitako musikak:

-Willis Drumond - Lehentasuna

-Ainara LeGardon - Knowing

-Itoiz - Egun motela

-Nina Simone - Love me or leave me