Egun Ero: urriak 30

Amezti.eus 2019ko urr. 30a, 12:20

Mikel Lara ihabendarrarekin hitz egin dugu gaurko saioaren hasieran, berak eta beste hainbat lagunek bizikletaz egin baitzuten larunbatean Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko kontzentraziorako bidea. Ondoren, asteazkena izaki, udalerrietako berriemaileekin konexioa egin dugu: gaurkoan Lanzko berriak ekarri dizkigu Luis Mariñelarenak. Azkenik, Peio Kañamares ateztarra elkarrizketatu dugu aizkoraren, herri kirolen eta egurrarekin lotutako jardueren inguruan.

Erabilitako musikak: 

-Nneka - Confession

-Revolta Permanent - Matxinada

-Checkpoint Rock BSO

-Mad Muasel - Mikroa eskuan