Egun Ero: urriak 17

Nafarroa Oinezen inguruan hizketan aritu gara gaurko irratsaioaren lehen zatian Argia Ikastolako Maru Erizekin. Ondoren, hilean behin egiten dugun Egunero Sukaldean atala izan dugu: Izarpe Kanpineko sukaldari den Maitane Osakarrek kalabaza rabioliak prestatzen erakutsi digu. Azkenik, Gizarte Zerbitzuetako Miren Huarte elkarrizketatu dugu antolatu dituzten mutil nerabeendako tailerren inguruan.

Erabilitako musikak:

-Nafarroa Oinez 2019 - Izan Argi

-Kuraia - Ezin gelditu

-Michael Kiwanuka - Hero