Egun Ero: irailak 25

Udalerrietako kolaboratzaileekin konexioa izan dugu gaurko irratsaioko lehen zatian: Xabier Iturrioz 'Zapak' Imozko berriak ekarri dizkigu, eta Iosu Isturizek berriz Odietakoak. Saioaren bigarren zatian, Imotz eta Basaburuko IKA euskaltegien arduradun den Iraia Zeballos Mitxelena izan dugu gurean, ikasturte berria aurkezten.