Egun Ero: irailak 19

Amezti.eus 2019ko irailaren 19a

Atal berria estreinatu dugu gaur, Egun Ero Sukaldean. Hilean behin inguruko norbaitekin errezeta bat sukaldatuko dugu. Maria Luisa Beuntza izan da bere sukaldeko ateak ireki dizkigun lehenengoa, tiramisua prestatzen erakusteko. Gainera, energia autokontsumoaren inguruko hitzaldia izanen da Larraintzarren Cedernak antolatua, xehetasun guztiak eman dizkigu Olaia Ardanaz adituak.