Egun Ero: Irailak 18

Amezti.eus 2019ko ira. 18a, 12:51

Udalerrietako lehendabiziko berri emaileak ezagutu ditugu gaur: Ihabengo Arantxa Agirreurreta, Basaburuko albisteen berri emanen diguna, eta Erizko Iban Baztan, Atetzen egiten denaren berri emanen diguna. Gainera, Argi Malutako Txetxu Colladok ikasturte berriko yoga ikastaroei buruz egin digu. Aurten herri gehiagotan eginen dute, eta Larraintzarren ere izena emateko animatu du, nagusiendako taldea kolokan baitago.