Orokietako eta Gerendiaingo festak izanen dira asteburuan

Amezti.eus 2019ko abu. 7a, 12:03

Abuztuaren 9tik 11ra bitartean ospatuko dituzte herriko jaiak Orokietan (Basaburua) eta Gerendiainen (Ultzama). Hamaika ekimen antolatu dituzte asteburu osorako bi herrietan.

Orokietan ostiralean 21:30ean txupinazoarekin emanen diete hasiera bestei: herri afaria, dantzaldia, txistorrada eta behi askeak izanen dituzte goizaldean. Larunbatean herri bazkaria, mariatxiak, puzgarriak, su artifizialak, herri afaria eta dantzaldia izanen dituzte. Igandean, goizeko meza ondoren pilota partidak izanen dira, eta arratsaldean  Nafarroako produktuen zozketa, txokolatada eta dantzaldia.

Gerendiainen ere egitarau polita antolatu dute asteburu osorako. Ostiralean 18:00etan izanen da txupinazoa, eta ondoren mus txapelketa, puzgarriak, herri eta gazte afaria eta dantzaldia izanen dituzte. Larunbatean berriz puzgarri eta kilikia, herri bazkaria, haurrentzako jokoak, puzgarriak, dantzaldia, patata tortila lehiaketa eta pingpong txapelketa izanen dituzte. Igandean, amaitzeko, puzgarri eta kilikia, mus txapelketaren finala, umeentzako jokoak, bizkotxo lehiaketa eta txokolatea, Los Tajudos del Norte taldearen kontzertua eta herri afaria eginen dituzte.

Bi herrietako festen egitaraua oso-osorik ikus dezakezue gure Agenda atalean.