Ekainak 12: Etxalekuko gaztain eskorta eta garai batean fruitu honek gurean zuen garrantzia

Amezti.eus 2019ko eka. 12a, 11:46

Gaztainari eskaini diogu gaurko Egun Ero irratsaioa. Izan ere, Etxalekun gaztain eskorta eraberritu zuten iaz eta orain ibilbide seinalizatu bat egitekotan dabiltza Juanjo Zubieta eta Larraungo Ondare Kultur Elkarteko kideak. Bestetik, Martzelo Beloki eta bere familiarekin ere egon gara fruitu honek gurean garai batean izan zuen garrantziaz hizketan.