Ekainak 11: 'Prostituzioaren bi aurpegiak' erakusketa eta Kattalingune LGTB zerbitzua

Amezti.eus 2019ko eka. 11a, 11:43

Bi gonbidatu ezberdin izan ditugu aurko Egun Ero irratsaioan: saioaren lehen zatian Iratxe Arretxea Munduko Medikuetako kidearekin egon gara hizketan. Izan ere, Jaunsarasko Apeztegiberriko ganbaran prostituzioaren inguruko erakusketa jarri dute ikusgai, eta ekainaren 12an eginen duten hitzaldiarekin emanen diote amaiera ekimenari. Saioaren bigarren zatian, berriz, Kattalingune Nafarroako LGTB+ zerbitzuaren inguruan aritu gara solasean Amaia Barrena kidearekin.