Aizarozko jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan

Amezti.eus 2019ko eka. 5a, 12:06

Larunbatean, ekainaren 8an,  goizeko 11:00etan emanen diete aizaroztarrek festei hasiera. Asteburu osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek, hamaika ekimenekin.

Kronoeskalada izanen da plazan larunbat goizean, eta ondoren, eguerdiko 13:00etako txupinazoarekin hasiko da festa ofiziala. Kalejirak, haurrentzako jolasak eta Luzianorekin dantzaldia izanen dituzte arratsaldean. Gauean, zezensuzkoa eta gero Paratxutx taldearen kontzertua eta herriko DJak egonen dira giroa alaitzen.

Igandean berriz, txiki-txokoa eta artisau azoka izanen dituzte goizean plazan, eta eguerdiko 12:00etan patata tortila lehiaketari emanen diote hasiera. Ondoren txipi-txapa lehiaketa, herri bazkaria, aerobik-zunba eta pintxo afaria izanen dituzte.