Ekainak 4: Abesbatzen kontzertua Iraizotzen eta Nafarroa Oinezeko abestiaren aurkezpena

Amezti.eus 2019ko eka. 4a, 11:39

Ostiralean Iraizozko San Martin elizan Amati abesbatzak beste hainbat abesbatzetako kideekin batera emanen duen kontzertuaz aritu gara Egun Ero saioko lehen zatian, Patxi Olaizekin. 20:00etan izanen da 'F. Schuberten (1797) musikatik E. Whitacrerenera (1970) ibilaldia' deitu duten kontzertua.

Saioaren bigarren zatian, berriz, Nafarroa Oinezeko antolakuntzan dabilen Maru Erizenekin hitz egin dugu aurkeztu berri duten abesti eta bideoklipaz, eta orokorrean Tuteran eginen duten jaiegunaz.