Udal Hauteskundeak

Basaburuan, Esther Lakasta alkate 4 urte gehiago

Amezti.eus 2019ko mai. 27a, 12:49
Iturria: eitb.eus

Botoen ia %85 jaso ditu Basaburuko EH Bilduk eta egungo alkate Esther Lakastak errepikatuko du.

7 zinegotzi ditu Basaburuak eta aurkeztutako zerrenda bakarrak osatuko ditu, EH Bilduk. Esther Lakasta alkatearekin batera Santos Etxegia, Xabier Azpirotz, Marimar Ansorena, Ricardo Arangoa, Olatz Dorai eta Julen Beunza. 2015ean baino ia 60 boto gehiago lortu dituzte.