Apirilak 4: Nekazaritza biodinamikoa eta Chernobil elkartea

Amezti.eus 2019ko api. 4a, 11:57

Elurpean esnatu da eskualdea, negu epela izan ondoren, udaberrian sartu berriak eta orduan etorri zaigu elurra. Bitartean, nahiz eta eguraldiak kontrakoa esan, baratzak udara begira jartzeko garaia iritsi da eta Xorroxin irratiaren eskutik egutegira begiratzen hasi gara baratzen zer egin argitzeko. Gainera, Chernobil elkartea Ukraniako umeak hartuko dituen familien bila dago, Euskalerria irratian egindako elkarrizketa izan dugu gurean. Guztia Korrikaren musikaz blaituz, gaur hasten baita Garesen, 17:00etan.