Martxoak 27: Txalapartako Jon Jimenezekin Pioneras liburuari buruz eta Noelia Telletxearekin La Unica Rugbi Taldeaz

'Pioneras' liburuari eta erakusketari buruz hitz egin dugu Jon Jimenez editorearekin, ondoren La Unica RT errugbi taldeari buruz haren kidea den Noelia Telletxearekin.

Ultzamako hainbat albisteren berri eman ondoren, Larraintzarren ikusgai dagoen erakusketari buruz aritu gara Txalaparta argitaletxeko Jon Jimenezekin: 'Pioneras' liburuan oinarrituta, Úriz Pi ahizpa nafar antzindariei buruzko erakusketa da. Gainera, La Unica RT-a sasoian da eta horri buruz mintzatu zaigu Noelia Telletxea Olagueko errugbi jokalariak.