Martxoak 18: Asteburuko errepasoa, Basaburuko Basandereok 13+1 erakusketaz eta Jon Juanes emakume raketistez.

Esan Erran irratia 2019ko mar. 18a, 12:00

Asteburuko ekintzen errepsoa egin ostean, Basabukuko bi erakusketaz aritu gara: '13+1' eta 'Raketistak'

Hasierako tartean asteburuko errepasoa egin dugu: Pilota, Korrika kulturala, Euskal Herriko mus txapelketa, Aizarozko ihoteak... Nerea Ripak eman digu azken honen berri.

Segidan, Basaburuko Basandereok-eko Mikaela Elizalde eta Edurne Arrazubi izan ditugu Apeztegiberrin eta Aizarozko ostatuan jarrita dagoen '13+1' erakusketaz hitz egiten.

Eta martxoaren 25etik aurrera izanen dugun beste erakusketaz aritu zaigu Jon Jaunes. 'Raketistak atzo eta gaur' elkarteko kide da, eta emakume raketistez aritu zaigu, tartean Basaburukoez.