Martxoak 15: Aizarozko ihoteak, Joana Ziganda bertsolaria eta korrika kulturala

Gaurko irratsaioan hiru elkarrizketa izan ditugu: Nerea Ripa larunbateko Aizarozko ihoteez aritu zaigu, egitarauaz eta pertsonaien istorioez. Bigarren tartean larunbatean hastekoa den korrika kulturala izan dugo mintzagai; Mikel Oltza AEK-ko kideak azalpen nagusiak eman dizkigu, eta Joana Ziganda, Oskozko bertsolariak larunbateko bertso-desafioaz aritu da.