Zozketa mundiala

[Zozketa Mundiala] Berriak, 3: Sari gehiago?

Amezti.eus 2018ko abe. 20a, 11:49

Hori ezinezko da!!!!

Aurten ez genuen uste sari gehiago izanen genuenik. Urtez urte sari gehiago jarri izan dugu, baina gure ustez, iazkoan gailurra jo genuen. Ez genuen uste inolaz ere aurten sari gehiago bilduko genuenik!

Baina ez da hala izanen, aurten ere gehiago izanen ditugu, eta hobeak.

Bazkariak

Bazkari gehiago zozkatuko dugu aurten, 18 bazkari.

 

Tartak

Aurten tarta gehiago banatuko ditugu, lau, aho gozagarri, bizitzan aurrera egiten lagunduko digulakoan.

 

Esku-lanak

Orain artio 5 artisau genituen. Aurten sei izanen dira. Eta, gutxienez 7 sari izanen dira.

 

Ikuskizunak

Eltsoko erle museorako bi talderentzat sarrerak.

 

Eta hauek hoberenak:

 

Elgorriagoko bainuetxea

Asteburu pasa Elgorriagako bainuetxean egoteko aukera paregabea. Bi egonaldi zozketatuko ditugu aurten, lehen aldiz.

 

Bidaiak

Iaz zozkatu genituen bidaiak. Aurten ere bai. Ea hobetzen ditugun. Horretan ari gara, ea zer eskaini ezin asmatuz. Izanen da zerbait.

Hurrengoan esanen dizuegu.

 

Ea Zozketa eder-eder bat egiten ahal dugun!