Igoako Ostatuak irabazi du pintxo lehiaketa

Amezti.eus 2018ko abe. 17a, 09:47

Bildotxaz, patataz eta sagarraz eginiko pintxoarekin irabazi du Igoako Ostatuak

Atzo bukatu zen Basaburuko pintxo lehiaketa, eta Igoako Ostatua izan da irabazlea. Basaburuko pintxorik goxoenak bidoltxa, patata eta sagarraz eginikoa da.

Abenduaren 8,9, 15 eta 16an izan zen Basaburuko pintxo lehiaketa, eta atzo ezagutu genuen irabazlea. Igoako Ostatua izan da garailea, jendearen boto gehien lortu dituena, alegia. Bildotxa, patata eta sagarraz eginiko pintxoa eskaini dute lehiaketan.

Urte hasieran itxi zuten Igoako Ostatua, eta duela hilabete gutxi berabiatu dute, lana ongi egiten ari direlaren seinalea da saria. Larunbatean jasoko dute ekitaldi batean.

Lehiaketa Basaburuko Gizarte Politiken Batzordeak antolatu du, eta Basaburuko 5 tabernek parte hartu dute: Orokietako Ostatua, Igoako Ostatua, Aizarozko Ostatua, Apeztegiberri Taberna eta Udabeko Benta.