Orokietako Ostatua, Igoako Ostatua, Aizarozko Ostatua, Apeztegiberri Taberna eta Udabeko Benta parte hartzen dute lehiaketan. Nafarrokoak, sasoikoak eta transgenikorik gabeko produktuak eskainiko dituzte, eta edariarekin 2'5 euroren truke probatzen ahal dira.
Lehiaketa bihar, abenduaren 8an, hasten da; eta 9an, 15ean eta 16an egonen dira probatzeko. Gero, hoberena aukeratu ahal izateko. Basaburuko Gizarte Politiken Batzordeak antolatu du. On egin eta zorte on lehiakideei!