Zozketa mundiala

[ZOZKETA MUNDIALA] Berriak, 1

Ametza 2018ko abe. 10a, 09:28

Zizelkariak nonahi baditugu gure artean. Hona aurten berri bat:

Pello Kañamaresen esku-lanak

Aroztegiko aizkolariak ere gure Zozketa bizkortu nahi izan du eta bi lan eskaini dizkigu. Motozerra berezi batekin aritzen da tailatzen eta bi pieza emanen dizkigu.

Honekin batera egiten dituen lan batzuen fotografiak jarri ditugu zuek denok jakin dezazuen zer nolako lan politak egiten dituen.

Eta gure neurrira

Guzion etxebizitzak eta guzion gustuak ez baitira berdinak, gure ariora eginen ditu. Horrela, saritu bakoitzak eskatuko dio zer nahi duen, zer neurrikoa…

Esker aunitz, Pello, eta ea zorte ona izaten dugun!!!