Zaharrak Berri

Zaharrak berri (Arrarasko berri)

Txurdan 2018ko aza. 19a, 09:41

Marako borda. Bi palmondo aurrean dituela. Ez da horrelakorik gure alderdian ikusten. Palmondorik ez eta hau bezain borda eder?

Beste herriren bateko adiskide batekin topatzen bazara eta zer berri den bere herrian galdetzen badiozu, erantzuna ia seguru honako hau izanen dela:

-Zaharrak berri!

Bai, gehienetan hala izaten da, baina beste batzuetan kontua da zure adiskideari, hola, bat-batean, ez zaiola deus gogoratzen, besterik ez, berri franko izaten baita.

Lehengo egun batean Arrarasko bi adiskideekin egon nintzen, Iruñean batekin eta Arraratsen bestearekin, eta nire galdera berberari erantzun bera:

-Zaharrak berri!

Jakina, gero hizketan hasi eta poliki-poliki konturatu gara Arraratsen berri asko izan dela azken urte honetan.

Esate baterako:

Txelaieko borda iruindar baten eskuetan zegoen eta orain bizpahiru hilabete, bat-batean hil zen. Asteburuetan etortzen zena zen eta herriko jendearekin harreman gutxi zuena.

Orain saltzera atera dute borda hau aldameneko soro eder batekin.

Ea erosleen bat agertzen den. Gure alderdikoren batek erosiko balu eta hobe. Bizitzeko ez da toki txarra.

 

Marako borda handi eta ederra saldu zen orain denbora puska bat. Eta zaharberritu eta landetxea jarri zuten. Ez du denbora aunitz kontu honek. Dakigunez, lanean ederki ari dira.

Hurrengo batean berri gehiago kontatuko dugu.