Giro ezin hobea Erbitiko pestetan

Amezti.eus 2018ko ira. 6a, 10:40

Jendetza bildu zen igandeko errondan
Mus txapelketako irabazleak, urdaiazpikoa eskuetan, Mikel Jaunarena eta Santi Espinal; 2.ak, Juanito Arangoa eta Jesus Jaunarena, gazta eskuratu zuten; Ta 3.ak txorizoa, Juanjo, Miguelito eta Aimar
Mikel eta Iñaki Jaunarena neba-anaiak, aurtengo pestetarako egindako kamisetarekin
Igandean erronda egiten dute etxez-etxe jan eta edateko, musikaz lagunduta

Asteburuan ospatu zituzten eta jende pila bildu zen, bereziki igandean, herritik barna egiten duten errondan.

Argazkietan ikusten ahal den moduan, jendetsua izan zen igandeko erronda, sekulako eguraldiaz lagunduta, gainera. Ez zen izan asteburuko ekitaldi bakarra, mus txapelketa ere arrakastatsua izan zen. Mikel Jaunarena eta Santi Espinal izan ziren irabazleak.