Jendetza bildu zuen Basaburuko egunak

Amezti.eus 2018ko eka. 8a, 14:42

Jendetza bildu zuen Basaburuko egunak

Jauntsaratsen ospatu zen ekainaren 2an, Ireber elkarteak antolatua. Frontoian egin zen herri bazkarian 165 bizilagun bildu ziren, horietatik 30 bat ume. Argazkian ikusten den bezala, zikiroa izan zen plater nagusia. Baina festa goizeko 11:00etan hasi zen gosariarekin, gero esku pilotako partidak eta aizkora apustua ere izan ziren. Joxe Angelen musikak alaitu zuen giroa eta bazkaria eta gero Nomada Zirkua ikusi ahal izan zuten gerturatu zirenek. Afaltzeko bokatada egin zuten eta JO ETA TXOrekin gaupasa.