Proiektu publiko-pribatua izan dadin, gutxienez jabetzaren %20 herritarrena edo entitateena izan beharra da. Gutxieneko portzentaje hori bete arteko parte hartze saioa hiru fase desberdinetan antolatu dute bultzatzaileek:
- Lehenengo fasean, Atezko herritarrek, entitateek eta enpresek izanen dute proiektuaren partizipazioak eskuratzeko aukera. Uztailaren 1etik aurrera izanen da fase hau, eta 15 egun iraunen du.
- Bigarren fasean, Atetzekin mugakide diren udalerrietako herritarrei eta entitateei zabalduko zaie aukera. Uztailaren 16an hasiko litzateke fase hau eta 16 egun iraunen ditu.
- Hirugarren fasean, Nafarroako herritar, entitate eta enpresei zabalduko zaie aukera. Abuztuaren 1ean hasiko litzateke fase hau, eta 45 egun luzatuko da.
- Laugarren eta azken fasean, Nafarroatik kanpoko herritar, entitate eta enpresei zabalduko zaie aukera. Irailaren 15ean hasiko litzateke azken fasea, eta 15 egunez luzatu.
kW 1, 2kW edo 3kW eskura ditzakete herritarrek, eta 30kW arte udalek, kontzejuek, enpresek nahiz komunitate energetikoek. Eskuratzen duten jabetzaren araberako irabazien zati proportzionala jasoko dute partaideek hilero, behin proiektua eraiki eta martxan jartzen denean.
Proiektua aurkezteko prentsaurrekoa Atetzen
Atezko udaleko ordezkariak, Oarriz Energia Berriztagarria S.L. enpresa bultzatzaileko kideak eta Goiener Kooperatibako ordezkariak izan ziren joan zen ostiraleko prentsaurrekoan. Izan ere, proiektuan parte hartzea erabakitzen dutenek energia merkarturatzen duten enpresen artean haiek nahi dutena aukeratu ahal izango dute, baina baldintza bereziak izanen dituzte Goiener kooperatiba aukeratzen dutenek.