Martxoaren 15ean ospatuko dituzte Atezko ihoteak. Bazkaria eta afaria Eritzegoitin izanen dira, baina, urtero bezala, bailara osoa hartuko dute. Hamaiketakoarekin hasiko dira Izarpe Kanpinean eta puska biltzea ere egonen da goizez eta arratsaldez herri guztietan.