Ostiralean hasiko dira Aroztegiko pestak

Amezti.eus 2023ko abu. 16a, 12:12

19:00etan izanen da txupinazoa, ostiralean, eta larunbata arte luzatuko dira pestak.

Txupinazoaren ondoren, piñatak, gurpildun zezenak, tortilla lehiaketak, afaria eta suzko akerra izanen dute. Tirrikitraun karro musikalak girotuko du gaua.

Larunbatean ekimenez bete dute egitaraua. 13:00etan hasiko da ginkanarekin; ondoren, bazkaria eginen dute indarra hartzeko; eta, arratsaldean, Herri Kirolak, txokolatada, gurpildun zezenak, ...

Larunbat gauean DJ Txispun arituko da musika jartzen, eta, 3:00etan "galtzontzilada edo bragada" ikusi dugu egitarauan. Zer ote? Gerturatu beharko da jakiteko, jakin nahi duena behintzat.

Bazkarira apuntatzeko azken eguna dugu gaur! 646 91 88 36 telefonoan.