Beuntzako festak, abuztuaren 13tik 15era

Amezti.eus 2023ko abu. 8a, 10:02

Igande honetan hasi eta astearte arte, festak ospatuko dituzte Beuntzan. Igandean, arratsaldeko 18:00etan emanen diete hasiera festei, txupinazoarekin, haur jolasekin eta mus txapelketarekin. 21:ooetan sahieski afari herrikoia izanen da, eta 00:00etan, berriz, DJ Beuntzarekin dantzaldia.

Abuztuaren 14an, astelehenarekin, goizeko 10:00etan hasiko dira ekimenak, hamaiketako autogestionatuarekin. 12:00etan frontenis txapelketa izanen da, eta eguerdian, kaldereteak. Arratsaldean, 18:00etan ronda koperarekin jarraituko du festak; 21:00etan DJ Kapitan General izanen da musika jartzen, eta 21:30ean, berriz, suzko zezena aterako da. 22:00etan afari herrikoia izanen da, eta gauerditik aurrera, berriz ere DJa.

Abuztuaren 15ean bukatuko dira herriko festak. Goizeko 11:00etan meza izanen da, 12:00etan pilota partidak eta frontenis txapelketako finala. Arratsaldean, 19:00etan, mozorroen desfilea izanen da, eta ondoren, 20:00etan dantzaldia Luzianorekin. Gauean, berriz, 21:30ean suzko zezena aterako da, eta 22:00etan sarien banaketarekin eta 'gaixoa ni' abestuz emanen diete amaiera festei.

Herri bazkarian izena emateko epea abuztuaren 9a izanen da, eta whatsapp bidez eman beharko da izena. Bestetik, azpimarratzekoa da egun guztietan haurrendako puzgarriak egonen direla, eta gauetan, bingoa.

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/nLB/beuntza_festak.jpeg