Datozen jaiak: Aroztegikoak

Amezti.eus 2022ko abu. 16a, 10:41

Patxi Txokarrok egina, CC BY-SA 4.0

Ostiralean hasiko dira Aroztegiko jaiak (Atetzen) eta egitarau zabala izanen dute larunbatean ere. Baina, adi, bazkarian eta afarian izena emateko epea 17an bukatuko baita!

Otorduak izanen dira ostiralean 21:30ean, larunbatean 14:30ean, eta, parrillada, larunbatean 21:30ean. Izena emateko epea bihar, abuztuaren 17an, bukatuko da eta horretarako whatsappez egin behar da 646 91 88 36 telefonoan.

Bestela ere, ekitaldiz beteriko pestak prestatu dituzte: tortilla txapelketa, txokolatada, suzko akerra, gurpildun zezenak, ginkanak... eta, noski, musika ere bai: ostiralean Tirrikitraun gurdi musikatua izanen dute eta larunbatean DJ Txispun.

Ikusi hemen programa osorik: