Irailaren 25 eta 26an irrati-tourra egin genuen eskualde osotik. Hainbat herritan geldialdiak egin genituen, zuzeneko irratsaioak emitituz bertatik. Hirugarren irratsaioa Aroztegiko Izarpe Kanpinean (Atetz) izan zen, ostiral gauean. Julen Kañamares izan genuen gonbidatu, biharamunean jokatzekoa zuen euskal pentatloiaren finalari buruz hitz egin genuen berarekin. Saioaren ondoren, Joana Zigandak eta Iker Uribek ipuin kontaketa egin zuten.