Julen Kañamares laugarrena, binakako Euskal Pentatloian

Amezti.eus 2020ko uzt. 31a, 14:06

Goizeko 11etan hasi da Tolosan, eta duela minutu gutxi bukatu da. Aroztegiko aizkolaria harriarekin eta herri kiroletako beste arloetan hasi berri da. Xabier Urrutia bikotekidea izan du eta zazpi bikoteren artean laugarren postua eskuratu dute.

Nafarroako bikote bakarra izan da Kañamaresek eta Urrutiak osatutakoa, eta zazpi bikoteen artean, laugarrenak izan dira. Txikitatik aizkoran ibili da Julen Kañamares Mugertza ateztarra, eta, orain, harriarekin ere hasi da. Bi hilabete besterik ez du izan bikoteak pentatloia prestatzeko, gainontzekoek, normalean, urtebete hartzen duten bitartean.

Sailkapena:

1-Izeta-Arria   
2-Peña-Aizperro
3-Zaldua-Zelai
4-Kañamares-Urrutia
5-Drame-Amade
6- Eizmendi-Otaegi
7-Mugertza-Errazkin erretiratu dira

Kañamaresek elkarrizketan aitortu zuen atzo zaila izanen zela, baina gogoz eta ilusio handiz zihoala lehiaketara. Bera aizkoran ibilia eta bikotekidea aizkoran gutxi eta gainontzekoetan bai, bata bestea konpentsatzen dutela du iritzi.

Guztira bost proba izan dira:

  1. 100kg-ko harria jasotzea 40 aldiz
  2. 400kg-ko harria lau plaza arrastan ibili
  3. Lau kanaerdiko, Aizkoran
  4. 50kg-ko txinga esku bakoitzean, zortzi plaza
  5. Lau kilometro korrikan

Hurrengo lehiaketa Nafarroako Txapelketa izanen du Julen Kañamares Mugertzak. Urte arraro honetan datarik ez du oraindik, baina egiteko asmoa badagoela esan digu. Irailean hasi ohi da eta azaroan izaten ohi da finala.

 

Erlazionatuak