Elkarrizketak

'Zure soinura itzuli', Txari Eleta olaguearraren koaderno-diska berria

Amezti.eus

Urteak daramatza Txari Eleta olaguearrak yogaren eta mantren munduan murgilduta, eta orain, lan berri batekin dator: Zeure soinura itzuli. Lleidan aritu zen diskako abestiak grabatzen, baina forma berezia hartu du lanak. Izan ere, diska bat baino zerbait gehiago da: koaderno forma duen lanean letrak, abestiak entzuteko QRak eta mantra edo abesti bakoitza entzuteko proposamenak jasotzen ditu. Txari.eus webgunea ere martxan jarri du.