Leazkueko bestak ospatuko dituzte ostiraletik larunbatera

Amezti.eus

Abuztuaren 14an eta 15ean ospatuko dituzte Leazkueko bestak, Anuen. Herritarrek bi egunetako egitarau ederra prestatu dute beste behin. 

Abuztuaren 14an, ostiralarekin, arratsaldeko 18:30ean emanen diete hasiera bestei, mus txapelketarekin. Ondoren, 22:00etan, herri afaria eta musika izanen dituzte. 

Biharamunean, abuztuaren 15ean, goizeko 11:0etan garbiketa orokorra egiteko hitzordua jarri dute. Ondoren, 12:00etan, puzgarriak izanen dira, eta 13:00etan, berriz, meza. 14:00etan herri bazkariarekin emanen diote ospakizunari segida, eta bukatzeko, bazkalondoan, bingoa eta mus txapelketako finala jokatuko dituzte. 

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/JiA/Leazkue_bestak.jpg