Anueko Eguna ospatuko da asteburu honetan

Amezti.eus 2026ko uztailaren 28a

Anueko bailarako eguna ospatuko dute uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean, Etsainen. Bi eguneko egitarau ederra prestatu dute beste behin herritarrek. 

Ostiralean, uztailaren 31n, arratsaldeko 19:30ean emanen diote hasiera egunari, Disparateatroren ikuskizunarekin. Ondoren, 21:00etan, txistorrada eginen dute plazan, eta gaueko 22:30ean, berriz, mus txapelketako finala jokatuko dute. 

Larunbatean, abuztuaren 1ean, goizeko 10:30ean ekinen diote egitarauari, plaza ondoan izanen den artisau azokarekin. 11:00etan meza izanen da, 12:15etan herri kirol saioa, eta eguerdiko 14:15etan, herri bazkaria eginen dute denek. Bazkalondoa Iñaki Vizcayk girotuko du, eta arratsaldean, berriz, 17:30ean behiak izanen dira, 18:30ean 'Tajudos del Norte' mariatxiak, 20:30ean sari banaketa eta bokata eskaintza, eta gaueko 22:00etatik aurrera, Capitan Generalek jarriko du musika. 

Gainera, goizeko 12:00etatik 13:30era eta arratsaldeko 16:30etik 20:00etara puzgarriak eta pintakarak izanen dira haur eta gaztetxoendako. 

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/StW/anue_eguna.jpg