Gaur, jaien aurreko egunean, Etsaingo jaien egitaraua hasiko da. Izan ere, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Etsaingo bizilagunek pala txapelketaz, txapela jaurtiketaz, ikusle guztientzako zinemaz eta afari autogestionatuaz disfrutatzeko aukera izanen dute.
Bihar, abuztuaren 23a, ostirala, arratsaldeko 18:00etan, jaiei hasiera emango dien txupinazoa botako da plazan. Eta ondoren, puzgarriak eta aurpegi margoketa izanen dira. 18:45etan, tonbola izanen da. Ondoren, 19:00tan, karta txapelketa izanen da: mus, porrazo eta txintxon. Izena emateko, Legarrean arratsaldetan (Ascen, Maribel, Tere), eta prezioa, 3 euro pertsona bakoitzeko izanen da. Gauean, 21.30etan Zezensuzkoa eta 22.00etan herri txistorrada eginen da. 00:30etatik 04:30etara “FRN” DJ-a izanen da.
Larunbatean, abuztuaren 24a, 13:00etan Aretoaren bilketa eta bazkari autogestionatua eginen da. Bitartean, puzgarriak izanen dira plazan. Arratsaldeko 18:00etan, Xabi Artiedaren eskutik, antzerkia izanen da: “MOBY DICK”. Gero, 19:00tan, Txokolatada. 19:30etan, haurrentzako jolasak eskainiko dira. Eta aurreko egunean bezala, 21:30etan: zezensuzkoa. Larunbatarekin amaitzeko, 22:00etan, afaria eginen da plazan, askotariko musikaz girotua (menua ikusigai):
Igandean, abuztuaren 25ean, 13:00etan, Meza eta janaurrekoa eginen da. Arratsaldeko 18:00etan, Elizako patiotik hasiko da kopa erronda. Eta ondoren, jaiei amaiera emanen zaie plazan, zezensuzkoarekin.