Bihar hasiko dira Egozkueko bestak

Amezti.eus 2023ko ira. 28a, 16:50

2019ko besten irudia

21:00etan izanen da txupinazoa; eta, igander arte luzatuko dira.

Bihar, ostiralarekin, iluntzean, hasiko dira Egozkueko bestak. Puzgarriak izanen dira 20:00etatik aurrera, eta 21:00etan, txupinazoa emanen diote hasiera jaiari. Gainera, orein suzkoa eta mozorro afaria eginen dute.

Egun handia, baina, larunbata izanen da. 11:00etako entzierro txikiarekin hasita, egun osoko egitaraua izanen dute. Ikusi:

Igandean, janaurrekoa eta patata tortilla lehiaketa nabarmendu ditzazkegu. 19:30ean bonba japoniarrekin amaituko dituzte bestak.