Anue ibarraren festa ospatuko da ostiralean eta larunbatean

Amezti.eus 2023ko uzt. 31a, 11:07

Abuztuaren 4ean eta 5ean Anueko festa eginen dute Etulainen. Urtero bezala, bailarako herritarren topagune izatea nahi dute antolatzaileek. Adin eta gustu guztietako jendearendako egitaraua prestatu du Udalak.

Ostiralean, abuztuaren 4ean, 'Iluna ekoizpenak' eskainiko duen antzerkiarekin emanen diote hasiera festari. Arratsaldeko 20:00etan izanen da, Etulaingo elkartearen ondoan. Ondoren, 21:00etan txistorrada izanen da, eta gauean, berriz, 22:30ean, mus txapelketako finala elkartean.

Larunbatean, goizetik hasiko da festa: 10:30etatik aurrera artisauak egonen dira haien postuekin San Esteban kalean, eta antzinako autoen erakusketa ere egonen da. 11:00etan meza izanen da, eta ondoren, elizaren atarian, luntxa. 12:00etan herri kirolak izanen dira Etxezuriaren zelaian, eta ordu berean, haurrendako puzgarriak ere egonen dira. 13:00etan trial erakustaldia izanen da Benito Rosekin, iturriaren ondoan, eta ondoren, 14:15ean, bazkaria izanen da frontoian. Bazkalondoa Jose Angelek alaituko du, eta haurrendako berriz puzgarriak eta aurpegi-pintatzeak egonen dira. 18:00etan, Los Tajudos del Norte taldearekin mariatxiak izanen dira. 22:00etan, indarrak hartzeko food truck erraldoia izanen da afariak emateko, eta gauerditik aurrera, DJ Sesion Kapitan Generalek frontoian festa giro ederra jarriko du.

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/BLN/Anue_bailarako_festa.jpeg