Gaur hasiko dira Etulaingo jaiak

Amezti.eus 2022ko ira. 2a, 10:24
2018ko pestak, mozorro lehiaketa

Jaiak normaltasunera itzuli dira uda honetan, eta pilatu egiten zaizkigu astebururo. Eltzaburuko eta Erbitiko pestez gain, Etulaingoak ere badira igandera arte.

14:00etan botako dute txupinazoa eta ondoren, gaurko bazkaria, jubilatuena izanen da. Baina egitaraua zabala da igandera bitartean. Mozorro lehiaketa, oliba hezurren jaurtiketa, musa, errondak, umeendako jokuak, otorduak, eta musika pila, noski!

Gauetan Hauspolariek jarriko dute musika, arratsaldeetan mejikanak izanen dira Destino Sonorarekin, eta errondak Patxi Egozkuek alaituko ditu.

Hemen duzue egitaraua osorik: