Burutaingo pestak, asteburuan

Amezti.eus 2022ko uzt. 1a, 12:15

Bi urteko izurritearen ondoren, itzuli dira jaiak gure eskualdera, eta uda honetako agenda bete dituzte. Gaur, 18:00etan, Burutaingoak abiatuko dira Anuen.

Plazan botako dute txupinazoa, pesten hasiera iragartzeko, eta, ondoren, igandera bitartean, ekitaldiz bete dute pestetako programa.

Ostirala, 1

18:00 Txupinazoa plazan
19:00 Kalejira
21:00 Norberak kudeatutako afaria
00:00 Gaupasa elkartean eta barra

Larunbata, 2

14:00 Paella leihaketa
17:00 Bingo
18:00 Puzgarriak eta ur gerra txikiendako
19:00 Zumbandu
21:00 Herri afaria plazan eta Los Andus
00:00 Los Andus

Igandea, 3

18:00 Burukonkis
20:00 Sari banaketa eta barbakoa plazan