Proiektuaren hastapenetan herritarren artean iritzi desberdinak zeuden, eta kontzejuan bozkaketa egin ondoren, proiektuaren aldeko jarrera atera zen nagusi. Orain, azken aldaketekin, jende gehiago ari da egitasmoaren kontra azaltzen eta bozkaketa berri batean, ezezkoa nagusitu da. Horrela, irailaren hasieran Haize Berriak plataforma Olaguen (Anue) eta Etsainen bertan (Anue) izan zen hitzaldia ematen eta alegazioak aurkezteko sinadura bilketa egiten.
Izan ere, proiektuaren aurkako helegiteak aurkezteko epea zabaldu du Nafarroako Gobernuak, urriaren 4ra arte. Hilaren 1a arte, ostiralera arte, gurean eta Nafarroako beste hainbat tokitan aurkeztu daitezke helegiteak: