IRRATI TOURRA

Irrati-tourra Olaguen

Amezti.eus 2020ko urr. 2a, 13:34

Irailaren 25 eta 26an irrati-tourra egin genuen eskualde osotik. Hainbat herritan geldialdiak egin genituen, zuzeneko irratsaioak emitituz bertatik. Lehen irratsaioa Olaguen (Anue) izan zen, ostiral arratsaldean, eta Isabel Oiartzun elkarrizketatu genuen bertan Anuen markatzen ari diren GR ibilbideari buruz.