Anueko Eguna ospatuko dute asteburu honetan

Amezti.eus 2019ko abu. 5a, 11:06

Urtero bezala, bailarako eguna antolatu dute Anuen abuztuaren 9an eta 10ean. Leazkuen izanen da aurten festa.

Ostiralean arratsaldeko 19:00etan emanen diote festari hasiera, Trokolo ipuin kantalariarekin eta Anue-America migrazioaren inguruko solasaldiarekin. Ondoren, 21:00etan parrilada eginen dute eta eguna amaitzeko mus txapelketa eta teleskopioarekin zerua begiratzeko saioa izanen dituzte.

Larunbatean, berriz, goizeko meza eta gero hamaiketakoa, kotxe klasikoen erakustaldia, puzgarriak, artisauak, herri kirolak eta motosierra irudiak izanen dituzte. Bazkariaren ondoren, berriz ere puzgarriak eta txaranga izanen dira herritik zehar. Amaitzeko, herri afaria eta dantzaldia izanen dituzte Ultzamako DJ Balberrekin.

Egitarau osoa ikusgai dago gure agendan.

Erlazionatuak

Anueko Eguna

Amezti.eus 2019 abu 05 Anue