Udal Hauteskundeak

Miguel Ángel Larrayoz Vidán: "Bailararen alde lan egin nahi dugu, bizilagunen egitasmoak eragiten eta babesten"

Amezti.eus 2019ko mai. 21a, 10:19

Agrupación Burdindogui da Anuen Udal Hauteskundeetan aurkeztuko den zerrendaren izena, eta Miguel Ángel Larrayoz Vidán, Larrayoz etxekoa, alkategaia. Zerrenda berri hau bakarra izanen da hautagaien artean Maider Ochandorena alkatearena atzera bota ondoren. Azken hau Aldizkari Ofizialean agertzen da, besterik aurkezten ez zela pentsatuta izena eman baitzuten, baina aldaketaren alde, ez dira aurkeztuko.

Zer nabarmentzen duzue zuen programan?

Bailararen alde lan egitea gustatuko litzaiguke, bizilagunen egitasmoak babestuz. Adineko jendearen, gazteen eta emakumeen interesak izango ditugu ardatz, bereziki.

Demografiak behera egin du azken urteotan gure eskualdean, horri aurre egiteko neurririk ba al duzue?

Eskualde osoan ematen den arazoa da, baina gure bizilagunen ilusioa handitzea espero dugu, haien parte hartzea bultzatuz.

Zein da euskararekiko zuen jarrera?

Gure hizkuntza eta kultura da, eta honen inguruko kontzientzia handitzea beharrezkoa da herritarren artean. Lan horretan laguntzeko izanen gara.