Olentzero eta Maridomingiri gutunak emanen dizkiete Aritzun

Amezti.eus 2018ko abe. 11a, 13:20

Gabonak hurbil ditugu, eta urtero bezala, jende anitz elkartuko da larunbatean Aritzun, Olentzero eta Maridomingiri gutunak emateko

Urteroko zita izaten da, eta Anueko bizilagunez gain, Iruñeko haur anitz ere etortzen dira Aritzura Gabonak baino lehen gutuna banatzera.

Eta gutun horiek jasotzera hurbiltzen dira menditik Olentzero eta Maridomingi, zanpantzarrez lagunduta. Musika, dantza eta jatekoarekin alaiturik izaten da arratsaldea Aritzun.

Arrosadiko eta Azpilagañako haurrak etortzen dira gehienbat, Yoar elkartearen laguntzarekin.