Aralar Musika Eskolako Larraintzarko emanaldia astelehenarekin eta asteartearekin izanen dira.
Bi urte luzez landu eta detailearekiko obsesioz eraikitako lana da MARGOLARI. Bertan, Manex Astigarragak irudi surrealistak, olibak eta satira soziala nahastea lortzen du, pertsona zein animaliei izenak jartzeko duen gaitasunarekin. Umore absurdutik beltzera jauzika, bere ametsik sakonenaren aitortzatik pasatuz.
Hizkuntza: Euskara
Bi narratzailek irudimenez beteriko munduetara bidaiatzera gonbidatzen gaituzte. Ahots batek istorioei bizia ematen dien bitartean, besteak zaratekin, soinuekin eta zuzeneko musikarekin laguntzen die. Umorearen bidez gure beldurrekin joasten diren eta aurrez aurre begiratzen laguntzen diguten bi ipuin. Hitzen eta soinuen ikuskizuna, entzuteko, barre egiteko eta irudimena hegan egiten uzteko.
Hizkuntza: Euskara
Martxoaren 8ra, Emakumearen Nazioarteko Egunera, begira jarriko den bertso-merendu puska. Nerea Ibarzabal eta Maddalen Lujanbio bertsolari txapeldunekin.
Hizkuntza: Euskara
Literatur geraldiaren edizio berri bat dugu hemen. Larraintzarren Ainhoa Urien Telletxek Ehun zaldi trostan eleberria aurkeztuko du.
Hizkuntza: Euskara
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||