Espetxea, erbestea edo deportazioa pairatu duten pertsonen gizarteratzean laguntzeko jaio zen Harrera Elkarteak eskainiko duen saioa. Gizarteratze prozesua errazagoa izan dezaten eta prozesu horretan duintasunez bizitza berri bat eraikitzeko aukerak izan dezaten bitartekoak eskaintzen saiatzen da elkartea.
Touré, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den detektibe afrikarra, Jon Arretxe idazlearen pertsonaiarik ezagunena da. Egileak Touréren ibilbidea nola izan den kontatuko digu, eleberrietatik hasi eta telesaileraino. Pamplona Negra ekimenaren laguntzarekin antolatu dugu.
Hizkuntza: Euskara